-
Martxoak 16
(Fisikaren Nazioarteko Urtearen hasiera-hitzaldia)
Lekua: Fakultateko Paraninfoa
Ordua: 12:00
Jorge Wagensberg
Barcelonako Unibertsitateko Irak.
Barcelonako Zientzia Museoaren zuzendaria.
Eiteen azaleratzea errealitatean
100 urte bete dira fisika klasikotik fisika modernora iragan
ginenetik. Denbora-tarte honetan fisikak eszenatoki oso txikietan eta
bai oso handietan gertatzen denaz aritu da arrakasta handiaz. Baina
hirugarren alderdi bat geratzen da oraindik ere ebazteko: eszenatoki
konplexuetan gertatzen denaz zerbait esan al dezake fisikak? Izan ere,
eboluzio biologikoa, materia bizidunaren antolamendu jerarkikoa edo
naturan azaleratzen diren eiteak ulertzeko behar beharrezko ditugu
ideia eta pentsatzeko era berriak.
-
Apririlak 13
Lekua: Gradu-aretoa
Ordua: 12:00
Luis Navarro
Barcelonako Unibertsitateko Irak.
Einstein eta energia-kuantuak 1905.ean
Albert Einstein gazteari buruzko sarrera biografikoa egin ostean,
arreta berezia jarriko da 1905.ean energia-kuantuen inguruan
argitaratu zuen artikulu ospetsuaren motibazioetan, edukian eta
eraginean. Bereziki artikulu horretan efektu fotoelektrikoak duen
benetako zeregina azalduko da, eta bai ondoren Einsteinen ideia
kuantikoen hedapenerako izan duena ere.
-
Apririlak 20
Lekua: Gradu-aretoa
Ordua: 12:00
Gonzalo Muga
UPV/EHU-ko Irak.
Einsteinen ekarpen ezezagunenak
Ez dago gaurko Fisikaren edo Kimikaren gai garrantzitsurik, neurri
batean behintzat, Einsteinenganaino ez garamatzanik. Einsteinen
inpaktua erlatibitatearen teoriako E = mc^2 formula ospetsua baino
askoz ere urrunago doa. Berak zuzenean edo zeharka egindako zenbait
ekarpenen aztertuko ditugu, hain ezagunak ez izan arren garrantzi
txikiagorik ez dutenak: Haren lana oinarrizkoa izan da, adibidez,
atomoen existentzia onartzeko, laserraren garapenerako, elementu
kimikoen propietateak ulertzeko, edo materia manipulatu eta
nanokelvin tenperaturetan jokaera harrigarriak dituzten egoera
berriak lortzeko.
-
Apririlak 27
Lekua: 2.5 (Gela aldaketa!)
Ordua: 12:00
Juan M. Aguirregabiria
UPV/EHU-ko Irak.
Erlatibitate Berezia
Hitzaldi honetan Erlatibitate Bereziaren Teoriaren historiaren,
kontzeptuen eta oinarrizko emaitzen ikuspegi panoramikoa eskeiniko
da. Bestalde, froga esperimentalak aztertuko dira eta bai aplikazioak ere.
-
Maiatzak 4
Lekua: 1P13SG (Gradu-aretoaren ondoan)
Ordua: 12:00
Jesús Martín
Salamancako Unibertsitateko Irak.
Erlatibitate Orokorra
Albert Einsteinek 1905.eko bere erlatibitatearen teoria orokortzea
erabaki zuen. Honetarako, erreferentzia-sistema inertzialen multzotik
erreferentzia-sistema zurrunetakora pasatzen saiatu zen. Seguruenik
ez zuen susmatu ere egiten, ordea, grabitazioaren teoria berri bat
sortuko zuela, eta gainera, Newtonen teoriak baino aurresateko
ahalmen handiagoa izango zuela. Haren ohar autobiografikoetan ondokoa
idatzi zuen: "Bertikalaren aldeko preferentzia beste norabide
espazialen aurrean, koordenatu zurrunetako beste sistema guztien
aurrean dagoen sistema inertzialen aldeko preferentzia bezalakoa
da". Esaldi horrek agerian jartzen du zein puntutaraino pentsatzen
zuen erreferentzial inertzialek (zuhaitzek bezala) ez zutela baso
erlatibista ikusten uzten. Hitzaldi honetan, irudi eta hitzen bidez
azaltzen saiatuko gara Erlatibitate Orokorra eraikitzea benetako
abentura gertatu dela. Bestalde, azalduko ditugu teoria honek
formulatu zenetik gaur egunera arte izan dituen lorpenak, bai
Astronomiaren arlokoak eta bai gizarte mailakoak ere. Azkenik,
Erlatibitate Orokorraren Teoriak gaurko Kosmologian duen eraginaz
arituko gara.